XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Sarrera

Anorexia nerbiosoaren sindromea jadanik XIX. mendean deskribatu zuen William Gullek.

Asaldura zahar bat izan badaiteke ere gaur egun medikuek arreta handiagoa jartzen diote, eritasun hori ugaldu egin delako, batez ere emakume gazteen artean.

Anorexia nerbiosoaren sindromea, argaltzeko nahikunde bizi batekin hasten dena, presio sozialekin eta aldaketa psikologikoekin loturik, azkenean egiazko eritasun endokrinologiko eta nutrizioko bihurtzen da.

Eritasun endokrinologikoaren sorburua hipotalamoan datza, neurotransmisoreen aldaketan, eta biologikoki gorputzak barau eta emaziazio egoera kroniko batera egiten duen egokitzapena da.

Bulimia sarritan anorexiarekin batera agertzen zaigu, eta hain zuzen ere loturik daude DSM-IVren definizio berrian (Diagnostical and Statistical Manual of Mental Disorders).

Anorexia nerbiosoa batez ere 25 urtetik beherako emakume zurietan agertzen da eta oso maiz azaltzen da nerabezaroan.

Ezaugarri hauek dira: pisu galera, jokabide aldaketak eta amenorrea.

Populazio osoan horren intzidentzia da 1.000 pertsonatik 0,24tik 1,6ra bitartekoa, baina gorabeherak daude pupulazio multzoen arabera.

Sindromea klase ertaineko 100 nerabetik 1ek dauka.

Balet dantzari profesionalek 20ko batetik 5eko 1era bitarte daukate sindromea, aztertutako konpainiaren lehiakortasun mailaren arabera.

Esperimentaziorako animaliekin (arratoiak) eginiko azterlanen bidez frogatu da jarduera fisikoa gehituz eta elikadura murriztuz auto-emaziazio egoera batera iritsi daitekeela; horrek animalien eredu bat adieraziko luke anorexiarentzako, jardueran oinarritua.

Ez da batere ohikoa pertsona beltzen artean, baleteko dantzariak barne.

Horrek pentsarazten digu badituztela metabolismoaren baliabide eraginkorragoak jarduera handian aritzeko kaloria gutxi hartuz.

Bizkien arteko arriskua % 6 da.

Turner sindromearekin lotu izan da, Mellitus diabetearekin, eta Cushing gaitzarekin ere.

Emakume/gizonen proportzioa 9/1ekoa da, nahiz eta sindrome hori agertzen hasi den kirol baterako eta dieta murriztuz prestatzen ari diren gizonetan ere.

Hipotalamoaren asaldura primariorik ez izan arren, mineralen eta bitaminen aldaketak (burdina, zinka, kaltzioa, piridoxina, etab...) neurotrasmisoreen jarioa aldatzen du eta horrekin eremu desberdinetan disfuntzioak sortzen dira.